XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pausu, betidanik, arrantzale herri bat izana da, ez itsas arrantzale, baina ibai arrantzaleak ditugu Pausun.

Ez ote zaie, Bidasoa ibaia, etxe aitzinetik pasatzen, pasatzen, bai, baina ez sekula gelditzen!.

Egia baita, harat eta honat dabiltzala ibai hortako urak, itsasoari hain lotuak izanik, marea behera doalarik, Bidasoa kasik husten da eta itsasoko marea gora, ibaia urez hantzen.

Pausuar arrantzaleak ez dira gutti kezkatuak, egunaz bi aldiz, holako mogimendua segitu behar dutelarik.

Eta marea aldaketak, beti ezberdinak, arrainen alha tenoreak halaber!.

Ba, zozotzekoa bada, ba! Orduan, arrantzale batzuek, behin, erabaki dute, egunean zehar, etxetik errekera joan jinka ibiltzeko partez, eta guttiago unatzeko, akitzeko, egun osorako ibai bazterrean plantatuko direla.

Erran eta egin! Eta geroztik, hor dituzu, arrantzaleak, goizetik iluntzera, bakoitza bere tokian eta beti leku berean, ura dagoenean, gizonak beti arrantzan eta bon, bon eta urik ez dagoenean, alegia arrantzan eta hor konpon....

Pausun pasatzean, hiru jende mota horiek ikusten dituenak, eta nik eman xehetasunak ez dazkienak, berehala erranen du: LANGILE BAREA PAUSUKO!.

Eta Pausutik, jende ainitz iragaiten delako, poliki poliki, Lapurdi osora hedatu daiteke izengoiti hori: LANGILE BAREA PAUSUKO!.

Hori hala bada, halabiz! Hala ez baldin bada, halatsu!.